AURKEZPENA
Zelaikoa turismo-baserria Zestoa udalerrian dago. Izan ere, Zestoa Urola ibaiaren bazterretan dago eta ur termaletako herri famatua da. Joan zen mendean ere, milaka lagun hara joan izan dira giro kosmopolita gozatzera, baita berorren senda-urak ezagutzera ere, urok 1774ean aurkitu zirelarik.
Baserri zaharberritua da gurea, eta paisaia eder-ederrak ditu inguruan, baita makina bat gauza erakargarrriak ere, monumentuak zein ikuskizun naturalak zein altxor gastronomikoa, etab
Kokapen zoragarriagatik, leku ideiala da Euskal Herrian zehar ibiltzeko.
ONGI ETORRI ZELAIKOARA
|
|