CASTELLANO EUSKARA ENGLISH

LEKU INTERESGARRIAK

Zelaikoa Zestoa udalerrian dago eta oso ospetsua da, batik-bat, berorren ur termalengatik, Zestoako Balneario dotore eta historikoagatik, Ekain kobagatik. Azken hori ere famatua da pinturegatik, eta Ekainberriaren erreplikagatik..

Baserria barnealdean kokatuta badago ere, Zumaiko hondartza handik soilik 4 kilometrotara dago eta, berorri esker, bai itsasoko jarduerak, bai mendiko jarduerak erraz-erraz egin daitezke.

Gainera, gure baserritik oso gertu daude inguruko beste leku garrantzitsuak eta erakargarriak hala nola Getaria, Deba, Zarautz, Azpeitia, etab.

Inguruko lekuen artean, ikusi beharrekoetakoak Zumaiko Flysch itsaslabarrak dira. Oso ikusgarriak dira eta mundu guztiko geologoak hara joan izan dira berorren estratu desberdinak ikertzera eta, -- pixkanaka, mendez mendez, aintzin-aintzinetik --nola azaleratu diren ikustera.

Bidezidorretatik joan zaitezke, Itzarraitz bezalako natur gune zoragarrietan zehar.

Badaude makina bat herri eta txoko ikusgarriak eta zenbait lekuk oso pozgarriak dira, Gipuzkoako Balkoia esaterako, Errezil haranean kokatuta, Ernio mendiaren ondoan. Horretaz gain, baditugu Aizarna edo Beizama bezalako herriak, ia ukitu gabeko naturak inguratutakoak.

Azpeitia gertu-gertu dago eta hantxe Loiolako Santutegi eskerga dago. Horrek Iñigo de Loyolaren jaiotetxea inguratzen du eta bertara joatea pena merezi du. Hortik Ingurugiro Etxea oso hurbil dago. Udalerritik irten gabe, Ibai-Eder urtegia ere ikus daiteke.

Donostia handik 20 kilometrotara dago, besterik ez. Hiri hartan, zenbait leku ikusi behar dira, hala nola Igeldo mendia eta bere jolas-parke klasikoa. Haraino iristeko, funikularra ere har daiteke, azken horrek ia ehun urte dituelarik. Aquarium zoragarria ere biziki interesgarria da eta arrantzaleen kaian dago kokatuta. Horretaz gain, badago Kutxaespazio Zientzia Museo mordernoa, Miramón-en kokatuta.

Esan beharrik ez dago, Bilbao ere nahikoa gertu dagoela (79 km.), baita Gasteiz ere (90 km.). Hiriok oso erakargarriak dira eta bakoitzak bere estilo berezia du, baita ezagutu beharreko leku asko ere, esaterako, Guggenheim museoa, Portugaletko Zubi Esekia edo Gasteizko katedrala.

Frantziako mugara oso erraz hel daiteke, handik soilik 35 kilometrora dago eta.

Jarduera edo aisia gozatzeko zenbait esteka interesgarri:

Sakonetako Kala - Itziar
Gipuzkoa, Deba
Ekain haitzuloa
Gipuzkoa, Zestoa
Chillida-Leku Museoa
Gipuzkoa, Hernani
Azpeitiko Euskal Tren Museoa
Gipuzkoa, Azpeitia
Pagoetako Natur Parkea
Gipuzkoa
Itzurungko Hondartza
Gipuzkoa, Zumaia
La Conchako Hondartza
Gipuzkoa, Donostia-San Sebastián
Hiru Tenploen Ibilbidea
Gipuzkoa, Azpeitia

Loiolako Santutegia
Gipuzkoa, Azpeitia

Lastur harana
Gipuzkoa, Deba
 

Arroa-Bekoa, Calle Diseminados, 20749 ZESTOA (Gipuzkoa)
Tel: (+34) 943 147 492 / 679 257 196 - Fax: (+34) 943 147 492
Email: zelaikoa@telefonica.net / agrozelaikoa@hotmail.com

Loturak | Web Gunearen Mapa

Panel